Aurreko igandean, abenduak 18, Oiartzunen txerri eguna ospatu genuen herriko plazan. Urtero bezala, Elizaldeko ikasleek postu bat jarri genuen txistorra saltzeko. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende ugari gerturatu zen plazara eguna ospatzera. Txistorraz gain rifak, tortilak, bizkotxoak eta edari apartak egon ziren salgai goiz guztian zehar.
