2012/04/17

Londresera ikasbidaia!!!

Martxoaren 26an Elizaldeko 4. mailako ikasleek maletak hartu eta Londresera joan ginen lau egun bertan pasatzeko. Autobusean Biharritzera joan eta bertan hegazkina hartu genuen. Han Clink78 aterpean egin dugu lo. Lau egun horietan, Big Ben, The London Eye, Harrods, Hyde Park, Thamesis ibaia, Candem Market... ikusi ditugu. Bidaian zehar eguraldi bikaina izan dugu. 
Guk oso ondo pasa dugu eta errepikatzekoa iruditzen zaigu.

2011/12/20

Oiartzungo txerri eguna 2011

Aurreko igandean, abenduak 18, Oiartzunen txerri eguna ospatu genuen herriko plazan. Urtero bezala, Elizaldeko ikasleek postu bat jarri genuen txistorra saltzeko. Eguraldiak lagundu ez zuen arren, jende ugari gerturatu zen plazara eguna ospatzera. Txistorraz gain rifak, tortilak, bizkotxoak eta edari apartak egon ziren salgai goiz guztian zehar.